XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(6) Noizean behin, gaztelaniaren gorazarre eta euskararen, edo Penintsulako beste hizkuntzen, aurkako erasoak irakurri ahal izaten ziren. Kuantitatiboki, gutxi eta maiztasun baxukoak ziren. Ageriko diskurtso nagusia bestelakoa zen, ikusi dugunez, baina euskararen aurkako adierazpenek zenbaki hutsek erakusten dutena baino balio kualitatibo handiagoa ez ote zuten susmoa izatea zilegi da nire ustez.

Justo Barbagero Santo Domingo de la Calzada-ko abateari euskarazko elizkizunak guztiz kaltegarriak iruditzen zitzaizkion espainiar batasunarentzat 1861. urtean: (Justo Barbagero 1861. Aipatua in Garmendia 1985: 430-1)

Halaber, gogor mintzatu zen Huescako La Asociación del Magisterio aldizkaria Elizondoko Euskal Jaietan euskararen alde lan eginak ziren maisu-maistrei saritu nahi zitzaiela jakin zuenean: (La Asociación del Magisterio 1879. Aipatua in Iturralde y Suit 1879: 317)

Azkenik, beste ikuspuntu batetik argudiatuta, ez omen zuen Benito Perez Galdos idazleak oso begi onez ikusten katalanezko literaturaren garapena, Oller idazle katalanari adierazi zionez. (Perez Galdos. Aipatua in Azurmendi 1992b: 218)